HETEL HOSTELERIA Y TURISMO

 

hosteleriayturismo2  Sukaldaritza eta gastronomia

 

persona

IZAERA

– Ziklo honetan izena ematen duenari sukaldaritza gustatu behar zaio, eta, gainera, lanean txukuna izateaz gain, eskuz trebetasun handia izan behar du.
– Ia beti beste batzuekin batera ariko da lanean. Beraz, harremanetarako erreztasuna izan behar du eta ekipoan lan egiteko gaitasuna


 

plan de formacion

PRESTAKUNTZA-PLANA

1 Modulua Sukaldaritzako produktuak
2 Modulua Elikagaiak manipulatzeko segurtasuna eta higienea
3 Modulua Sukaldaritzako teknikak
4 Modulua Elikagaien aurretiazko elaborazioa eta kontserbazioa
5 Modulua Eskaintza gastronomikoak
6 Modulua Pastelgintzako eta gozogintzako oinarrizko prozesuak
7 Modulua Jatetxe arloko postreak
8 Modulua Laneko prestakuntza eta orientabidea
9 Modulua Enpresa eta ekimen sortzailea
10 Modulua Ingeles teknikoa
11 Modulua Lantokiko prestakuntza

 

competencias adquiridas

LORTUTAKO GAITASUNAK

– Eskaintza gastronomikoak definitzea, hornikuntza egitea eta kontsumoak kontrolatzea
– Elikagai-mota guztiak aurrez elaboratzea eta kontserbatzea.
– Aplikazio ugariko oinarrizko elaborazioak eta oinarrizko platerak prestatzea.
– Mota guztietako sukaldaritzako elaborazio konplexuak eta zerbitzurako norberak sortuak prestatzea eta aurkeztea.
– Gozogintzako eskaintza sinpleak definitzea, barne-hornikuntza egitea eta kontsumoak kontrolatzea.
– Pastelgintzarako eta gozogintzarako oreak, pastak eta aplikazio ugariko oinarrizko produktuak elaboratzeko lanak egitea eta/edo kontrolatzea.
– Ore eta pastekin egindako produktuak, sukaldaritzako postreak eta izozkiak elaboratzea eta aurkeztea.
– Jatetxe arloan segurtasun- eta higiene-arauak eta ingurumena babesteari buruzkoak betez jardutea.
– Enpresa mundua ezagutzea, eta enpresa bat sortzen ikastea.

 

salidas

ZIKLOAREN IRTENBIDEAK

Lan-eremua: Ondorengo leku hauetan arituko da sukaldari, batez ere: jatetxeetan, hoteletan, catering-enpresetan, ospitaletan, kafetegietan, pizzerietan, hanburgesategietan. Bestalde, a) Gozogile-lanetan ari daiteke: jatetxeetan, hoteletan eta catering-enpresetan. b) Gozogintza-lanetan. c) Harakindegietan, urdaitegietan eta arraindegietan.Esperientzia handia duena sukaldeburua izatera iritsi daiteke. Sukaldaritza autoenpleguan aritzeko aproposa da, eta sukaldariak bere taberna edo kafetegia ireki dezake.

Goi-mailako ikasketak: Humanitateak eta Gizarte Zientzietako Batxilergoa. Natura eta Osasunaren Batxilergoa. Goi mailako heziketa zikloak

 

centros

IKASTETXEAK

Egibide
Peñascal Bilbao

 

• ERDI MAILA

HETELblogger

Blogger

 Acompañando a las empresas en la búsqueda de talento

 
En HETEL hemos consolidado el servicio HETELenpresa, dirigido a atender las necesidades de las empresas de Euskadi a través de la red de 26 centros Abantean de FP... Leer mas...
Oraindik ez dakizu zer ikasiko duzun ikasturte honetan?

Oraindik ez dakizu zer ikasiko duzun ikasturte honetan?Oraindik garaiz zaude erabaki hau hartzeko eta Lanbide Heziketan matrikula egiteko... Leer mas...