HETEL HOSTELERIA Y TURISMO

 

hosteleriayturismo2  Jatetxe arloko zerbitzuak

 

persona

IZAERA

– Ziklo honetan interesa duen ikasleari jendearekin harremanak izatea gustatu behar zaio. Izan ere, lanbide horretan garrantzia handia du bezeroak pozik edukitzea eta behar bezala atenditzea, eta haien beharrei jaramon egitea.
– Aipatutako jarrera horrez gain, esku ona, memoria ona eta hizketarako erreztasuna izan behar ditu.

 

plan de formacion

PRESTAKUNTZA-PLANAN

1 Modulua Taberna-kafetegiko oinarrizko prozesuak
2 Modulua Jatetxe arloko oinarrizko prozesuak
3 Modulua Taberna-kafetegiko zerbitzuak
4 Modulua Jatetxe eta ospakizun berezien zerbitzuak
5 Modulua Ardoa eta bere zerbitzua
6 Modulua Eskaintza gastronomikoak
7 Modulua Jatetxe arloko komunikazio tenikak
8 Modulua Elikagaiak manipulatzeko segurtasuna eta higienea
9 Modulua Ingelesa
10 Modulua Laneko prestakuntza eta orientabidea
11 Modulua Enpresa eta ekimen sortzailea
12 Modulua Lantokiko prestakuntza

 

competencias adquiridas

LORTUTAKO GAITASUNAK

– Edozein motako janari eta edari ematea eta bezeroaren aurrean egongo diren plater jakin batzuk egitea.
– Zerbitzu-mota batzuk prestatzea (banketeak, buffet-ak, Self-service…)
– Sukaldeko langileei eskaintza gastronomikoak egiten laguntzea.
– Janaurreko errazak, kanapeak, ogitartekoak eta plater konbinatuak prestatzea eta aurkeztea.
– Haien jarduera-eremuan elikagaien eta edarien kontsumoaren kontrola eta hornidura egitea.
– Jatetxe enpresa txiki bat administratzea eta kudeatzea dagokion lege-betebehar guztiak betez.

 

salidas

ZIKLOAREN IRTENBIDEAK

Lan-eremua: Jatetxeko edo tabernako zerbitzaria: Tabernaria; Jangelaburua edo mahai-zaina; “Sommelierra” (ardoen arduraduna); Kafe-zerbitzaria. Kafetegi, Pizzeria, Hanburgesategia etab.etako sukaldaria. Lanbide bikaina da nork bere lana sortzeko, norberak bere ta-berna edo kafetegia jar dezake.

Goi-mailako ikasketak: Humanitateak eta Gizarte Zientzietako Batxilergoa. Natura eta Osasunaren Batxilergoa. Goi mailako heziketa zikloak

 

centros

IKASTETXEAK


Egibide

 

• ERDI MAILA

HetelBlog

Blogger

Hacia un nuevo modelo de centro de Formación Profesional

Hacia un nuevo modelo de centro de Formación Profesional...Leer mas...


Ikasle kopurua igo da Lanbide Heziketako maila guztietan. Abantean!

 
HETEL ikastetxeetako ikasle kopurua %3a igo da, eta, ikasturte honetan 2.062 ikasle matrikulatu dira Oinarrizko Lanbide Heziketan...Leer mas...