HETEL IMAGEN PERSONAL

 

imagenpersonal2  Ile-apainketa eta estetika (Ile-apainketa)

 

persona

IZAERA

Gogoko al duzu taldean lan egitea?
Gustatzen al zaizkizu irudi-aldaketak?
Gaurkotasun handiko lan-merkatuko lanbide arrakastatsu bat ikasi nahi al duzu?

 

plan de formacion

PRESTAKUNTZA-PLANA

– Lanbide-ingurunea prestatzea.
– Azkazalen oinarrizko zaintza estetikoak.
– Depilazio mekanikoa eta alferrikako ilea koloregabetzea.
– Makillajea.
– Ilea garbitzea eta ilearen forma aldatzea.
– Ilearen kolorea aldatzea.
– Bezeroen arreta.
– Zientzia aplikatuak I.
– Zientzia aplikatuak II.
– Komunikazioa eta gizartea I.
– Komunikazioa eta gizartea II.
– Laneko prestakuntza eta orientabidea.
– Lantokiko prestakuntza.
– Tutoretza eta orientabidea I.
– Tutoretza eta orientabidea II.
– Irudi-aldaketako prozesuak: hastapenak.
– Oinarrizko ile-mozketa.

 

competencias adquiridas

LORTUTAKO GAITASUNAK

– Estetikako eta ile-apainketako produktuak hartzea eta segurtasun-baldintzetan biltegiratzea.
– Tresneria, lanabesak eta lan-eremua prestatzea, erabilera- eta higiene-baldintza egokietan utziz.
– Bezeroa eroso jartzea eta babestea -erabili beharreko teknikaren arabera- eta higiene- eta segurtasun-baldintzak bermatzea.
– Eskuetako eta oinetako azazkalak edertzeko oinarrizko teknikak aplikatzea, azazkalen itxura hobetzearren.
– Biloa depilatzeko teknikak aplikatzea, eta aurreko eta ondorengo zaintzei buruzko aholkuak ematea bezeroari.
– Biloa apaintzea, produktuen esposizio-denbora kontrolatuta.
– Aurpegiko makillaje soziala eta fantasiazkoa egitea, bezeroaren beharretara egokituta.
– Ilea eta buruko ile-larrua garbitzea eta atontzea.
– Ilean aldi baterako forma-aldaketak egiteko orrazkerari hasiera ematea.
– Forma iraunkorreko aldaketak egitea, eta horretarako, muntaia egitea eta beharrezko kosmetikoak aplikatzea.
– Ilearen kolorea aldatzea, kosmetikoak aplikatuta eta ezarritako esposizio-denbora kontrolatuta.
– Eskuetako eta oinetako azazkalak edertzeko oinarrizko teknikak aplikatzea, azazkalen itxura hobetzearren.
– Bere erantzukizunpeko zereginak bakarka edo taldean autonomiaz eta ekimenez egitea, aldaketa teknologikoen eta antolamendukoen ondoriozko egoeretara egokituta.
– Balioen praktikan oinarritzen diren erantzukizuneko eta autonomiako ohiturak hartzea eta, horretarako, pertsonen arteko harremanak eta laneko harremanak erraztea, taldean lan egitea eta bizikidetasun-giro atsegina sortzea, gizartearen hainbat esparrutan gizarteratzea ahalbidetuko diona.

 

salidas

ZIKLOAREN IRTENBIDEAK

Honako lanbide hauetako bat izan dezakezu: Profesional honek, oro har, besteren kontura egiten du lan, teknikari arduradunen gainbegiradapean, ile-apaindegietan eta edergintza-aretoetan, baita ile-apainketako eta/edo estetikako aretoetan, gimnasioetan edo hoteletako, zaharren egoitzetako, ospitaletako edo bainu-etxeetako edergintza-zentroetan ere. Era berean, autonomiaz egin ditzake ile-apainketako, manikurako, pedikurako, depilazioko eta makillajeko oinarrizko zerbitzuak.

– Ile-apainketako laguntzailea.
– Manikurako eta pedikurako laguntzailea.
– Makillajeko laguntzailea.
– Depilazioko laguntzailea.

Honako ikasketa hauekin jarrai dezakezu:
– Erdi-mailako heziketa-ziklo batekin (titulu honek lehentasuna izango du lanbide-arlo hauetako erdi-mailako titulu guztietan ikasleak onartzeko: Irudi pertsonala; Ostalaritza eta turismoa; eta Elikagaien industriak).

 

centros

IKASTETXEAK

Centro Formación Otxarkoaga
Centro Formación Somorrostro
Margotu

 

• OINARRIZKO L.H.