HETEL VEHICULOS

 

transporte2  Ibilgailuen mantentzea - Karrozeria

 

 

plan de formacion

PRESTAKUNTZA-PLANA

– Mekanizazioa eta soldadura.
– Mugigarriak.
– Gainazalak prestatzea.
– Ibilgailuaren elektrizitatea.
– Ibilgailuaren mekanika.
– Zientzia aplikatuak I.
– Zientzia aplikatuak II.
– Komunikazioa eta gizartea I.
– Komunikazioa eta gizartea II.
– Laneko prestakuntza eta orientabidea.
– Lantokiko prestakuntza.
– Tutoretza eta orientabidea I.
– Tutoretza eta orientabidea II.

Karrozeria aukera:
– Elementu metaliko eta sintetikoak konpontzea.
– Elementu finkoak.

 

competencias adquiridas

LORTUTAKO GAITASUNAK

– Oinarrizko mekanizazioko eragiketak egitea, eta, horretarako, prozesurako egokiak diren tresnak, lanabesak eta erremintak hautatzea eta zehaztapen teknikoak jarraitzea, kalitate- eta segurtasun-baldintza egokietan. Oinarrizko soldadurako eragiketak egitea, eta, horretarako, prozesurako egokiak diren tresnak, lanabesak eta erremintak hautatzea eta zehaztapen teknikoak jarraitzea, kalitate- eta segurtasun-baldintza egokietan. Karga- eta abio-sistema elektrikoen oinarrizko mantentze-lanak egitea, fabrikatzaileak zehaztutako prozeduren arabera.
– Esekidura-sistemaren eta gurpilen oinarrizko elementuak mantentzea, beharrezko eragiketak zehaztapen teknikoen arabera eginda.
– Transmisio- eta balazta-sistemaren oinarrizko elementuak mantentzea eta, horretarako, fluidoak ordeztea eta ihesik ez dagoela egiaztatzea, fabrikatzailearen zehaztapenen arabera.
– Argiteriako sistema elektrikoaren eta sistema osagarrien oinarrizko elementuak ordeztea, fabrikatzaileak zehaztutako prozedurak aplikatuta, betiere finkatutako segurtasun-baldintzetan.
– Ibilgailuaren elementu mugigai sinpleak desmuntatzea, muntatzea eta ordeztea, fabrikatzaileak ezarritako prozedurak aplikatuta eta ezarritako kalitate- eta segurtasun-baldintzetan.
– Ibilgailuaren beirak konpontzea eta ordeztea, fabrikatzaileak ezarritako prozedurak aplikatuta eta ezarritako kalitate- eta segurtasun-baldintzetan.
– Ibilgailuaren gainazalak prestatzeko eragiketa sinpleak egitea, beharrezko kalitatea ziurtatuta, ezarritako denboretan eta formetan.
– Ibilgailua estaltzea eta desestaltzea, zehaztutako prozedurak aplikatuta, material eta baliabide egokiak erabilita eta produktua hurrengo urratsetarako egokituta.
– Lanpostua operatibo mantentzea eta ibilgailuak mantentzeko eragiketetarako beharrezko tresnak, lanabesak eta erremintak prestatzea.
– Bere erantzukizunpeko zereginak bakarka edo taldean autonomiaz eta ekimenez egitea, aldaketa teknologikoen eta antolamendukoen ondoriozko egoeretara egokituta.
– Balioen praktikan oinarritzen diren erantzukizuneko eta autonomiako ohiturak hartzea eta, horretarako, pertsonen arteko harremanak eta laneko harremanak erraztea, taldean lan egitea eta bizikidetasun-giro atsegina sortzea, gizartearen hainbat esparrutan gizarteratzea ahalbidetuko diona.

 

salidas

ZIKLOAREN IRTENBIDEAK

Honako lanbide hauetako bat izan dezakezu:
– Karrozeriaren saileko laguntzailea.
– Ordezko piezen biltegiko laguntzailea.
– Beirak ordezteko enpresetako langilea.
– Elektromekanikaren saileko laguntzailea.
– Mekanika azkarreko lantegiko langilea.

Honako ikasketa hauekin jarrai dezakezu:
– Erdi-mailako heziketa-ziklo batekin (titulu honek lehentasuna izango du lanbide-arlo hauetako erdi-mailako titulu guztietan ikasleak onartzeko: Elektrizitatea eta elektronika; Informatika eta komunikazioak; Fabrikazio mekanikoa; Instalatze- eta mantentze-lanak; Energia eta ura; Erauzpen-industriak; Itsasoa eta arrantza; Kimika; Garraioa eta ibilgailuen mantentze-lanak; Zura, altzariak eta kortxoa; eta Eraikuntza eta obra zibila)

 

centros

IKASTETXEAK

Centro Formativo Otxarkoaga

Goierri eskola

 

• OINARRIZKO L.H.