HETEL SERV. SOCIOCULTURALES

 

serviciossocioculturales2  Etxeko jarduerak eta eraikin garbiketa  - Pertsonen oinarrizko arreta

 

persona

IZAERA

- Gizarte-trebetasunak
- Komunikazioa
- Heldutasun emozionala
- Eskuzko trebetasuna eta trebetasun psikomotorra
- Indar fisikoa

 

plan de formacion

PRESTAKUNTZA-PLANA

– Jantziak eta etxeko arropa mantentzeko lanak.
– Etxeko sukaldaritza.
– Etxe partikularrak, eraikinak, bulegoak eta lokalak garbitzea.
– Makinekin garbitzea.
– Bizikidetza-unitatean mendekoak ez diren pertsonei laguntzeko jarduerak
– Etxeko segurtasuna.
– Etxeko eguneroko kudeaketarako laguntza.
– Egoera berezi iragankorretan dauden pertsonei arreta ematea.
– Zientzia aplikatua I.
– Zientzia aplikatua II.
– Komunikazioa eta gizarte I.
– Komunikazioa eta gizarte II.
– Laneko prestakuntza eta orientabidea.
– Lantokiko prestakuntza.
– Tutoretza eta orientabide I.
– Tutoretza eta orientabide II.

 

competencias adquiridas

LORTUTAKO GAITASUNAK

– Etxe partikularretan eta eraikinetan komunak, sukaldeak eta gelak garbitzeko, higienizatzeko eta desinfektatzeko, teknika eta produktu egokiak aplikatuta, ezarritako erabilera-aginduen arabera.
– Etxe partikularretan elikagaiak elaboratzearekin erlazionatutako etxeko jarduerak antolatzeko eta, hala badagokio, egiteko, eta, horretarako, erositako produktuak higiene-baldintza osasungarrietan eta eman dizkioten argibideen arabera kontserbatzeko, manipulatzeko, biltegiratzeko eta kozinatzeko.
– Etxeko arropa eta jantziak garbitzeko, lisatzeko, ordenatzeko eta josteko, eta, horretarako, beharrezko baldintzetan mantentzea bermatzeko eta produktu eta tresneria espezifikoak erabiltzeko.
– Etxe, eraikin, bulego eta lokaletan zoruak, beirak, hormak eta sabaiak garbitzeko, eta, horretarako, beharrezko teknikak eta lotutako produktuak aplikatzeko.
– Etxe, eraikin, bulego eta lokaletan gainazalak garbitzeko, argizaria emateko eta distirarazteko, makineria espezifikoa erabilita, goragoko arduradunaren gainbegiratupean.
– Bizikidetza-unitate batean dauden haurrei eta mendekotasunik gabeko pertsona helduei laguntzeko jarduerak (gorputza garbitzea, janztea eta lekualdatzea, besteak beste) egiteko, behar espezifikoen eta emandako argibideen arabera, betiere errespetuzko eta profesionaltasunezko jarrera izanda.
– Bere lanbide-jarduera garatzen ari den bitartean, larrialdiko egoerei eta osasunerako arriskutsuak izan daitezkeenei etxeko esparruan erantzuteko.
– Bere ingurune fisiko, sozial, pertsonal eta produktiboarekin zerikusia duten iragartzeko moduko arazoak konpontzeko, eta, horretarako, arrazoibide zientifikoa eta zientzia aplikatuek eta gizarte-zientziek emandako elementuak erabiltzeko.
– Garapen pertsonala eta soziala ahalbidetuko duten eguneroko hainbat testuingurutan modu osasungarrian jokatzeko, eta, horretarako, giza osasunerako ohitura eta eragin positiboak analizatzeko.
– Ingurumena kontserbatzera bideratutako jarduketak baloratzeko, eta, horretarako, haren orekan eragina izan dezaketen eguneroko jardueren ondorioak bereizteko.
– Autoikaskuntzara eta bere ingurune pertsonal, sozial edo profesionalaren hainbat testuingurutan erabiltzera bideratutako informazioa lortzeko eta komunikatzeko, bere eskueran dituen baliabideak eta informazioaren eta komunikazioaren teknologien berezkoak erabilita.

 

salidas

ZIKLOAREN IRTENBIDEAK

Lan-eremua: Profesional honek besteren kontura egiten du lan etxe partikularretan eta edozein tamainatako enpresa publiko edo pribatuetan. Gainera, garbiketaren eta higienizazioaren sektorean gara dezake bere lanbide-jarduera, mota guztietako elementuak garbitzen eta higienizatzen: eraikinak, lokalak, osasun-erakundeak edo osasun-etxeak, publikoak zein pribatuak, industriak, garraio-elementuak (lehorrekoak, airekoak zein itsasokoak), makinak, espazioak eta instalazioak, publizitate-euskarriak eta hiri-altzariak. Ematen dizkioten argibideei jarraiki betetzen ditu bere eginkizunak, arduradun batek zuzenean gainbegiratuta, eta modu autonomoan edo lantalde batean integratuta egin dezake lan.

Goi-mailako beste ikasketak: Erdi-mailako heziketa-ziklo bat (titulu honek lehentasuna izango du Ehungintza, Jantzigintza eta Larrugintza, Ostalaritza eta Turismoa eta Gizarte eta Kultura Zerbitzuak lanbide-arloetako erdi-mailako titulu guztietarako onartua izateko).

 

centros

IKASTETXEAK

Ángeles Custodios
María Inmaculada Bilbao
María Inmaculada Donostia
UGLE

 

• OINARRIZKO L.H.