HETEL INSTALACION Y MANTENIMIENTO

 

instalacionymantenimiento2  Etxebizitzak mantentzea – Hotz - lanak

 

 

plan de formacion

PRESTAKUNTZA-PLANA

– Etxebizitzetako instalazio elektroteknikoen oinarrizko mantentze-lanak.
– Etxebizitzako kontserbazio-eragiketak eta osagarrien muntaketa.
– Ebakuazio-sareak.
– Oinarrizko iturgintza eta berokuntza.
– Girotze-ekipoak muntatzea.
– Zientzia aplikatua I.
– Zientzia aplikatua II.
– Komunikazioa eta gizarte I.
– Komunikazioa eta gizarte II.
– Laneko prestakuntza eta orientabidea.
– Lantokiko prestakuntza.
– Tutoretza eta orientabidea I.
– Tutoretza eta orientabidea II.

Hozte-sistema aukera:
– Hozteko instalazioak.

 

competencias adquiridas

LORTUTAKO GAITASUNAK

– Lan-aginduak edo argibideak abiapuntu hartuta, etxebizitzako instalazioetan, gainazaletan edo altzarietan elementuak ordezteko, muntatzeko edo ezartzeko zein konponketak egiteko materialak, erremintak eta makina-erremintak hautatzeko.
– Kanalizazio elektrikoak, ura husteko eta hornitzeko hodiak, berokuntza-zirkuituak eta oinarrizko klimatizaziokoak ezartzeko erretenak eta lubakiak irekitzeko.
– Ura husteko eta hornitzeko hodietako eta berokuntza-instalazioetako elementuak mihiztatzeko.
– Automatikoki ureztatzeko instalazioak muntatzeko eta, hala badagokio, aldez aurretik haiek muntatzeko eskema txikiak egiteko, gainazal osoaren estaldura eta ur-aurrezpena ziurtatuta.
– Etxebizitzaren ekipamendu sanitarioak instalatzeko, eta, horretarako, ura husteko eta hornitzeko sarearekin konektatzeko.
– Etxeko klimatizazio-tresneriaren barneko eta kanpoko unitateak muntatzeko eragiketak eta horien lehen mailako mantentze-lanak egiteko.
– Zuntzezko aireztapen-hodiak edo antzekoak mihiztatzeko eragiketak egiteko, eta, horretarako, gainazalei akabera emateko eta junturak zigilatzeko eragiketak egiteko.
– Eman dizkioten argibideak edo erabilera-eskuliburuak abiapuntu hartuta, etxebizitzaren esparruan instalazio elektroteknikoak osatzen dituzten elementu sinpleak ordezteko.
– Horma eta sabaietako estaldura jarraituetan hondatuta dauden guneak konpontzeko, eraginpeko gainazala pintatzeko eta elementu zeramikoak ordezteko (zoladura eta azuleju-estaldura).
– Altzari prefabrikatuak, altzarien osagarriak eta etxeko osagarriak muntatzeko eta ezartzeko, eta altzari horietan oinarrizko konponketak egiteko eta burdineria ordezteko.
– Ordeztutako elementuen proba funtzionalak egiteko, beharrezko tresnak eta prozedura erabilita.
– Makina-erremintak, tresneria, erremintak eta lanabesak funtzionamenduan eta erabilera-egoera onean mantentzeko, eta, horretarako, fabrikatzailearen eskuliburuetan ezarritako prozedurak betetzeko.
– Bere ingurune fisiko, sozial, pertsonal eta produktiboarekin zerikusia duten iragartzeko moduko arazoak konpontzeko, eta, horretarako, arrazoibide zientifikoa eta zientzia aplikatuek eta gizarte-zientziek emandako elementuak erabiltzeko.

 

salidas

ZIKLOAREN IRTENBIDEAK

Honako lanbide hauetako bat izan dezakezu:
– Pintorearen laguntzailea.
– Instalazio elektroteknikoen mantentze-lanetako laguntzailea.
– Iturginaren laguntzailea.
– Berokuntza-tresnerien muntatzailearen laguntzailea.
– Berokuntza-tresnerien mantentzailearen laguntzailea.
– Klimatizazio-tresnerien muntatzailearen laguntzailea.
– Klimatizazio-tresnerien mantentzailearen laguntzailea.
– Ura hornitzeko eta banatzeko sareen instalatzailea.
– Zurezko edo antzeko altzari prefabrikatuen muntatzailea.

Honako ikasketa hauekin jarrai dezakezu:
– Erdi-mailako heziketa-ziklo bat (titulu honek lehentasuna izango du Instalatze eta Mantentze Lanak, Eraikuntza eta Obra Zibila, Elektrizitatea eta Elektronika eta Arotzeria eta Altzarigintza lanbide-arloetako erdi-mailako titulu guztietarako onartua izateko).

 

centros

IKASTETXEAK

Peñascal Bilbao

 

• OINARRIZKO L.H.