HETEL ELECTRICIDAD

 

electricidadyelectronica2  Elektrizitate eta elektronika

 

persona

IZAERA

Trebea bazara edo trebe izan nahi baduzu, gauzak zuri esker ondo dabiltzala ikusi nahi baduzu, edozein une duzu egoki duzu elektrizitate tailerrean sartzeko.
Ez pentsatu gehiago, eskatu informazioa Lanbide Hastapenetarako Ikastegian, eta eskari handiko sektorean sartuko zara.

 

plan de formacion

PRESTAKUNTZA-PLANA

– Instalazio elektrikoak eta domotikoak.
– Telekomunikazioetako instalazioak.
– Ekipo elektrikoak eta elektronikoak.
– Datuak transmititzeko sareak instalatzea eta mantentzea.
– Behe-tentsioko instalazio elektrikoen eta telefonia- eta -komunikazio-instalazioen muntaketa eta mantenimendua.
– Elektrizitate- eta elektronika-zerbitzuen bezeroentzako arreta.
– Zientzia aplikatuak I.
– Zientzia aplikatuak II.
– Komunikazioa eta gizartea I.
– Komunikazioa eta gizartea II.
– Laneko prestakuntza eta orientabidea.
– Lantokiko prestakuntza.
– Tutoretza eta orientabidea I.
– Tutoretza eta orientabidea II.

 

competencias adquiridas

LORTUTAKO GAITASUNAK

– Materialak eta erremintak pilatzea, eraikinetako behe-tentsioko instalazio elektrikoetan, instalazio domotikoetan eta telekomunikaziokoetan muntatzeko eta mantentzeko lanak egiteko.
– Kanalizazioak eta hodiak muntatzea, kalitateko eta segurtasuneko baldintzetan eta ezarritako prozedurari jarraituta.
– Eraikinetako behe-tentsioko instalazio elektrikoetan eta instalazio domotikoetan kableatua zabaltzea, teknika eta prozedura normalizatuak aplikatuta.
– Instalazio elektroteknikoetako tresneria eta elementu osagarriak muntatzea, kalitateko eta segurtasuneko baldintzetan eta ezarritako prozedurari jarraituta.
– Instalazioak mantentzeko eta muntatzeko mekanizazioko eta loturako teknikak aplikatzea, horien beharren arabera.
– Eraikinetako oinarrizko egiaztapen eta proba funtzionalak zein erregelamenduzkoak egitea, tresna egokiak eta ezarritako prozedura erabilita.
– Instalazioetako tresneria eta elementuak mantentzeko eta konpontzeko eragiketa osagarriak egitea, horien funtzionamendua bermatuta.
– Instalazioak muntatzeko eta mantentzeko prozesuetan egindako esku-hartzeetan kalitateko eta segurtasuneko protokoloak aplikatzea.
– Laneko arriskuen prebentzioko planean ezarritako zehaztapenak betetzea, lanpostuarekin lotzen diren arriskuak hautemanez eta aurreikusiz.
– Bere erantzukizunpeko zereginak bakarka edo taldean autonomiaz eta ekimenez egitea, aldaketa teknologikoen eta antolamendukoen ondoriozko egoeretara egokituta.
– Balioen praktikan oinarritzen diren erantzukizuneko eta autonomiako ohiturak hartzea eta, horretarako, pertsonen arteko harremanak eta laneko harremanak erraztea, taldean lan egitea eta bizikidetasun-giro atsegina sortzea, gizartearen hainbat esparrutan gizarteratzea ahalbidetuko diona.

 

salidas

ZIKLOAREN IRTENBIDEAK

Honako lanbide hauetako bat izan dezakezu: Profesional honek besteren kontura egiten du lan eraikinetako, etxebizitzetako, bulegoetako, merkataritza-lokaletako eta industria-lokaletako instalazio elektroteknikoak muntatzeko eta mantentzeko enpresetan, betiere goragoko mailako pertsona baten gainbegiradapean. Profesional honen jarduera Behe Tentsioko Erregelamendu Elektroteknikoaren eta Telekomunikazioetako Azpiegitura Komunen Araudiaren mende dago.

– Behe-tentsioko instalazio elektrikoetako langilea.
– Satelite-telebistako antena hartzaileen muntatzailearen laguntzailea.
– Tresneria telefonikoko eta telegrafikoko instalatzailearen eta konpontzailearen laguntzailea.
– Komunikazioko tresnen eta sistemen instalatzailearen laguntzailea.
– Telefono-instalazioetako instalatzailearen eta konpontzailearen laguntzailea.
– Energia elektrikoaren produkzioko eta banaketako industriaren peoia.
– Sistema mikroinformatikoetako muntatzaile laguntzailea.
Honako ikasketa hauekin jarrai dezakezu:
– Erdi-mailako heziketa-ziklo batekin (titulu honek lehentasuna izango du lanbide-arlo hauetako erdi-mailako titulu guztietan ikasleak onartzeko: Elektrizitatea eta elektronika; Informatika eta komunikazioak; Fabrikazio mekanikoa; Instalatze- eta mantentze-lanak; Energia eta ura; Erauzpen-industriak; Itsasoa eta arrantza; Kimika; Garraioa eta ibilgailuen mantentze-lanak; Zurgintza, altzarigintza eta kortxoa; eta Eraikuntza eta obra zibila).

 

centros

IKASTETXEAK

Egibide
Centro Formativo Otxarkoaga
Maristak Durango
Centro Formación Somorrostro
San Viator
Margotu
Peñascal Bilbao
La Salle Berrozpe

 

• OINARRIZKO L.H.

HETELblogger

Blogger

 Acompañando a las empresas en la búsqueda de talento

 
En HETEL hemos consolidado el servicio HETELenpresa, dirigido a atender las necesidades de las empresas de Euskadi a través de la red de 26 centros Abantean de FP... Leer mas...
Oraindik ez dakizu zer ikasiko duzun ikasturte honetan?

Oraindik ez dakizu zer ikasiko duzun ikasturte honetan?Oraindik garaiz zaude erabaki hau hartzeko eta Lanbide Heziketan matrikula egiteko... Leer mas...