noticias eu

HETELen "LH dualaren bidez Gipuzkoako enpresetan berrikuntza-ekosistema hobetzeko ikerketa-proiektuaren" ondorioak aurkeztu dira. Proiektu horrek Gipuzkoako Foru Aldundiko Ekonomia Sustapen, Turismo eta Landa Inguruneko Departamentuaren laguntza izan du. Online jardunaldia izan da, eta lurralde horretako 25 erakunde eta enpresa inguruk parte hartu dute.

Proiektuaren helburua Euskadiko Lanbide Heziketako ikastetxeetan erabiltzen den metodologia enpresetara hurbiltzea izan da, berrikuntza-prozesuetan lagun dezakeelakoan. Proiektu pilotuan Gipuzkoako HETELeko ikastetxetako 9 enpresak eta Lanbide Heziketako 9 ikaslek hartu dute parte (horietatik lau emakumeak izan dira), eta horietako bakoitzak erantzun behar izan dio prestakuntza duala egiten ari ziren enpresen benetako erronkari: Atten2-Advance monitoring technologies; RN Mecanizados, Ikaslan Fundazioa, Electricidad Industrial Loatzo, orialki, Thyssenkrupp Elevator Manufacturing, Jegan, Fagor Automation eta Fundazión Matia.

Esperientziaren balorazioa, bai ikasleen aldetik, bai enpresen aldetik, oso positiboa izan da, eta ondorioen artean nabarmentzen da Dualeko ikasleen rola indartzea ahalbidetu duela, rol aktiboagoa eta erantzukizun handiagokoa emanez, ETHAZI metodologiak planteatutako erronkak konpontzeko duen eraginkortasuna erakutsi duela eta zeharkako gaitasunen garrantzia berretsi duela.

jardunaldia GFA Fp dual

HetelBlog

Blogger

 

FP de grado básico, una gran oportunidad para continuar en el sistema educativo

HETEL cuenta con más de 2200 alumnos y alumnas matriculados en los Ciclos Básicos,...Leer mas

--------------

HETELek eta Euskaltel Fundazioak telekomunikazioen heziketa zikloko 50 ikasle inguru bildu dituzte fikziozko enpresa baten sare korporatibo bat garatzeko

HETELek eta Euskaltel Fundazioak...Leer mas