noticias eu

Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurune Sailak, Basque Trade & Investment agentziaren bitartez, atzerrian praktikak egiteko "Global Training" izeneko beka-programa jarri du martxan. Programa horren bidez, Euskadiko gazteak atzerrira irtetea ahalbidetzen da.

HETEL – Heziketa Teknikoko Elkarteak, ConfebaskekTxorierri politeknika ikastegia eta Adegik, 75 Global Training beka kudeatuko dituzte aurten, Goi mailako Lanbide Heziketako eta Unibertsitateko tituludunei zuzenduak. Beken iraupena 6 hilabetekoa izango da eta dotazio ekonomikoa 1.500€-koa izango da hilabetero (beka gordina). Aukeratutako bekadunak azaroan joango dira Alemania, Belgika, Brasil, Txile, ABE, Frantzia, Grezia, Herbehereak, Finlandia, Indonesia, Irlanda, Mexiko, Polonia, Erresuma Batua, Txekiar Errepublika, Errumania, Hego Amerika…edo bestelako herrialdeetara

Global Training beketan izena emateko epea ekainak 14tik irailak 16ra arte irekita egongo da. Ekainak 14ean lan eskaintzak publikatuko ditugu izena eman ahal izateko. Adi egon!!

Informazio gehiago: http://www.global-go.net

Aurreko urteetako Global Training bekadun batzuk beraien esperientzien berri ematen dute bideo honetan: https://youtu.be/Qfcamh-XpBQ

Global EU

 

HetelBlog

Blogger

 

FP de grado básico, una gran oportunidad para continuar en el sistema educativo

HETEL cuenta con más de 2200 alumnos y alumnas matriculados en los Ciclos Básicos,...Leer mas

--------------

HETELek eta Euskaltel Fundazioak telekomunikazioen heziketa zikloko 50 ikasle inguru bildu dituzte fikziozko enpresa baten sare korporatibo bat garatzeko

HETELek eta Euskaltel Fundazioak...Leer mas