noticias eu

Julen Elgeta HETELeko presidenteak eta Oihane Aldayturriaga BBK-ko talentu- eta ekintzailetza-arduradunak "2019-2020 HETEL ikastetxeetako heziketa-zikloetako laneratze" txostena aurkeztu dute gaur goizean, ikerketan parte hartu duten bi ikaslerekin batera. Txosten hori 2.200 telefono bidezko inkestaren bidez egin da, 2020ko ekainean ikasketak amaitu dituzten eta 19 familia profesionaletako kide diren HETELeko 24 ikastetxetako ikasleen artean.

Dokumentu horretan honakoak zehazten dira: Lanbide Heziketako ikasketak amaitu dituztenen enplegagarritasun-ehunekoa, COVID egoera izan arren, LH dualaren garrantzia, neskek Lanbide Heziketa industrialean duten pisua edo Oinarrizko Lanbide Heziketak gazte batzuentzat salbazio-taula gisa duen garrantzia, etab.

BBKren lankidetzari esker egin ahal izan den ikerketa da, eta iparrorratz bat da, ez soilik Euskadiko LHrako edo HETELerako, baizik eta ikastetxe bakoitzarentzat, etorkizunerako estrategia hedatzeko orduan.

Txosten osoa esteka honetan eskuratu dezakezu.

Insercón laboral bbk

HetelBlog

Blogger

 

FP de grado básico, una gran oportunidad para continuar en el sistema educativo

HETEL cuenta con más de 2200 alumnos y alumnas matriculados en los Ciclos Básicos,...Leer mas

--------------

HETELek eta Euskaltel Fundazioak telekomunikazioen heziketa zikloko 50 ikasle inguru bildu dituzte fikziozko enpresa baten sare korporatibo bat garatzeko

HETELek eta Euskaltel Fundazioak...Leer mas