noticias eu

COVID-19k eragindako pandemiak eraldaketa digitala bizkortu du azken 10 hilabeteetan. Telekomunikazio-sareak funtsezko tresna bihurtu dira, bai hezkuntzaren arloan, bai arlo profesionalean. Testuinguru horretan, HETEL eta Euskaltel Fundazioak bat egin dute SHARE proiektuan.

Hiru HETEL ikastetxeetako Telekomunikazio- eta informatika-sistemetako 34 ikasle (Zabalburu, Egibide eta Somorrostro), eta erronka bat hilabetez: taldeka lan egitea, beraien ikastetxeetan hainbat aplikazio-zerbitzariren instalazioa garatzeko, kokapen desberdinak dituen enpresa bat simulatuz. Hainbat egoitzatan kokatutako fikziozko enpresa baten sare korporatiboa garatuko dute, eta, horretarako, Euskaltelen laguntza eta esperientzia izango dute, telekomunikazio-operadore gisa.

SHARE proiektuaren edizio berri hau aurkezteko online ekitaldian, Julen Elgeta HETELeko presidentea eta Iban Madariaga Bezeroen Ingeniaritzako zuzendaria hizlari izan ditugu, azken honek etorkizuneko IKT joerei errepasoa eman dielarik. Amaitzeko, Eder Gomez Zabalburu Ikastetxeko irakasle eta SHARE proiektuaren koordinatzaileak proiektua aurkeztu die parte-hartzaileei.

HETELetik Euskaltel Fundazioaren lankidetza eskertzen dugu, eta ikasleak proiektuan aktiboki inplikatzera eta beste ikastetxe batzuetako ikasleekin aktiboki kolaboratzera animatzen ditugu. Abantean!

 share muntaia

HetelBlog

Blogger

 

Fabricación Mecánica 4.0 Una respuesta a la industria del futuro

Los centros HETEL abordan el aprendizaje en el área de fabricación mecánica desde un enfoque innovador...Leer mas... 
-------------- 

Los centros HETEL presentan su oferta formativa para el curso 2021-2022

Ya estamos en la recta final del segundo trimestre y muchos/As de los/as jóvenes estaís decidiendo qué vais a estudiar el curso que viene...Leer mas...