noticias eu

Gipuzkoako Foru Aldundiak, enpresetan talentua eta pertsonen ikaskuntza sustatzeko programaren deialdiaren esparruan, HETELen proiektu bat onartu du, Lanbide Heziketa dualeko ikasleen bidez enpresetako berrikuntza-ekosistema hobetzea helburu duena.

Asmo handiko ekimena da, Lanbide Heziketa dualeko ikasleen bidez erronketan oinarritutako ikaskuntza-metodologia Gipuzkoako enpresetara helarazteko helburua duena. Izan ere, ikasle hauek izango baitira proiektu honetako protagonista nagusiak.

Une honetan, Gipuzkoako HETEL ikastetxe guztien partaidetza duen ekimen honetan parte hartzen duten enpresak (RN mekanizatuak, Orialki, Thyssenkrupp elevator manufacturing, Matia fundazioa, Jegan, Ikaslan Fundazioa, Atten2 – Advance Monitoring Technologies, Electricidad industrial Loatzo eta Fagor Automation) eta dualeko ikasleak definitu dira.

GFA proiektua talentua

HetelBlog

Blogger

 

FP de grado básico, una gran oportunidad para continuar en el sistema educativo

HETEL cuenta con más de 2200 alumnos y alumnas matriculados en los Ciclos Básicos,...Leer mas

--------------

HETELek eta Euskaltel Fundazioak telekomunikazioen heziketa zikloko 50 ikasle inguru bildu dituzte fikziozko enpresa baten sare korporatibo bat garatzeko

HETELek eta Euskaltel Fundazioak...Leer mas