noticias eu

HETELek EIDE (adimen emozionala eta ekintzailetza digitala) proiektuaren online amaiera bileran parte hartu zuen. Erasmus+ proiektu honek Europako 7 bazkide batu ditu. Bilera online egin zen COVID 19 pandemiak eragindako murrizketak direla eta.

EIDE proiektuaren helburu nagusia aurrekari ezberdinak dituzten Lanbide Heziketako ikasleen arrakasta profesionalerako aukerak hobetzea da, haien enpresa- eta ekintzailetza-gaitasunak edo ezagutzak garatzeaz gain, gaitasun emozionalak, sozialak eta digitalak landuz.

Bilera honetan, bazkideek 26 hilabete hauetan, proiektua gauzatzean, lortutako emaitza guztien berri eman zuten. Adostutako helburu nagusiak lortu dira eta sortutako edukiak online eskuragarri daude www.eideproject.eu web orrialdean.

HETELek EIDE proiektuan parte hartu du eta online ikastaroko 2 moduluren ardura izan du. Honetaz gain, Irakaslearen eskuliburuan, ikasgelan erabiltzeko hainbat jarduera diseinatu ditu, EntreComp esparrua erabili du hirugarren emaitzarako eta laugarren emaitzaren garapena gidatu du eta edukiak sortzen lagundu du – irakasleak/ instruktoreak adimen emozionalean eta gaitasun digitalean prestatzeko programa -. Bestalde,   HETELek zenbait jarduera gidatu ditu, kalitate kudeaketa planaren parte gisa, eta proiektua barne eta kanpoko harreman sarean zabaldu du. Azkenik, HETELek proiektuaren koordinatzaileari lagundu dio atzerriko bileretan, parte hartze aktiboa erakutsiz eta koordinatzailearen eskari guztiak erantzunez.

EIDE eta HETELi buruzko informazio gehiago eskuratzeko:

www.eideproject.eu

www.hetel.eus

EIDE azkena

HetelBlog

Blogger

 

HETEL topaketa 2021

HETELek bere 27 ikastetxeetako 700 irakasle baino gehiago bildu ditu...Leer mas...
-------------- 

ETHAZI Metodologiarea arrakastaz ezarri dugu empresetan

HETELek, Ikasturte honetan, Gipuzkoako Foru Aldundiko Ekonomia Sustapeneko, Turismoko eta Landa inguruneko...Leer mas...