Geratzera etorri den programa dugu LH Duala, formula egiaztatua gaitasun teknikoak, baina, batez ere, zeharkakoak eskuratzeko, eta horrez gain, pertsonen enplegagarritasuna handitzeko, Lanbide Heziketako ikasleei lehen lan-esperientzia lortzeko aukera ematen baitie.
Pandemiak eragina izan du Euskadiko egoera ekonomikoan. Hala ere, HETEL ikastetxeek ahalegin handia egin dute eta LH dualaren alde egiten jarraitu dute. Ahalegin horren ondorioz, HETEL ikastetxeetako 400 ikasle inguruk ikastetxea eta enpresa uztartuz ikasi ahal izango dute, beka baten edo lehen lan-kontratu baten bidez.
HETELetik, ikastetxeek datu horiek lortzeko egindako lana zoriontzen dugu. Abantean!