noticias eu

41 ikasle eta hilabeterako erronka bat: taldeka lan egitea, ikastetxean aplikazioen zerbitzari batzuk instalatzeko, hainbat egoitza dituen enpresa bat simulatuz. Hainbat egoitzatan kokaturiko fikziozko enpresa baten sare korporatiboa garatuko dute, eta, horretarako, Euskaltel telekomunikazio operadorearen laguntza izango dute. Helburu horrekin, Euskaltel Fundazioak HETELeko lau ikastetxetako —Zabalburu, Egibide, Salesianos Deusto eta Somorrostro— Telekomunikazio Sistemen Zikloko 41 ikasle elkartu ditu gaur Euskaltelen Derioko egoitzan, ikastetxeen arteko SHARE izeneko
proiektu honen berri emateko.


Euskaltel Fundazioaren egoitzan, Derion, 10:00etan hasitako jardunaldi teknologiko baten esparruan gauzatu da SHARE proiektuaren edizio honetako aurkezpena. Iban Madariagak, Bezeroen Ingeniaritzako arduradunak, honako hitzaldi hau eskaini die ikasleei “IKTetako gaitasunak: etorkizunerako begirada bat”. Azkenik, Zabalburu ikastetxeko irakaslea eta SHARE proiektuaren koordinatzailea den Eder Gomezek, proiektuaren berri eman die parte hartzaileei. Horrez gain, konpainiaren teknologia laboratorioa eta Datuak Prozesatzeko Zentroa (CPD) bisitatzeko aukera izan dute bertaratuek.

HETELetik Euskaltelen lankidetza eskertzen dugu eta ikasleak, erronkaren ebazpena arrakastatsua izan dadin, proiektuan inplikatzera eta lankidetzan sakontzera animatzen ditugu. Abantean!

 2020 02 07 Euskaltel Hetel copia

HetelBlog

Blogger

 

FP de grado básico, una gran oportunidad para continuar en el sistema educativo

HETEL cuenta con más de 2200 alumnos y alumnas matriculados en los Ciclos Básicos,...Leer mas

--------------

HETELek eta Euskaltel Fundazioak telekomunikazioen heziketa zikloko 50 ikasle inguru bildu dituzte fikziozko enpresa baten sare korporatibo bat garatzeko

HETELek eta Euskaltel Fundazioak...Leer mas