Diseinua International proiektuaren edizio berri bat abiarazi da. Proiektu horretan, HETELeko Lanbide Heziketako 5 ikastetxetako (La Salle Berrozpe, Salesianos Deusto, Zulaibar, Somorrostro eta Egibide) eta Herbehereetako ROC da Vinci ikastetxeko ikasleak lankidetzan ari dira erronka bat ebazteko. bbk eta Vital fundazioen laguntzari esker, Euskadiko pertsonen mugikortasunen zati bat ordaintzen da.

Oraingo honetan, hauxe da ikastetxeotako irakasleek prestatu eta ikasleek ebatzi beharko duten erronka: plastikozko hondakinen (laten, plastikoen…) bolumena murrizteko injekzio-makina bat diseinatzea.

Urtarrilean Holandako ikasleak Euskadira etorri dira euskal taldekideak ezagutzera. Irakasleek ikasle guztiei erronka aurkeztu ondoren, ikasleak online eta aurrez aurre arituko dira, aurkeztu dieten erronkari erantzun egokia emateko asmoz.

Erantzuna Holandan aurkeztu eta ebaluatuko dute, martxoaren 9ko astean.

Proiektuan parte hartzen dutenek, proiektu bat aurrera ateratzeko elkarlanean aritzen ikasteaz gain, enpresetan funtsezkoak diren beste trebezia eta konpetentzia batzuk ere barneratuko dituzte, hala nola ingelesaren ezagutza, kultura anitzeko taldeko lana, independentzia eta autokudeaketa.  Abantean!

Diseinua internatinal