noticias eu

Alemaniako Ipar Wetfalia eskualdeko Lanbide Heziketa Sailak koordinatzen duen Erasmus+ programak diruz lagundutako INTENT proiektua eta HETELek bazkide gisa parte hartzen du bertan.

Proiektuaren helburua lanbide-heziketaren ikuspegi globalagoa eraikitzea da, Lanbide Heziketako zikloen arteko diziplinarteko lankidetza sustatuz, 4.0 antolaketa-ereduen ildotik, non balio-kateak interkonektatutako egitura bat jarraitzen duen, malguagoa eta eskariari epe laburragoan erantzuteko gai dena.

Antolaketa-mota horretan lan egiteko langileen gaitasun digitalak funtsezkoak direnez, proiektuaren lehen emaitza proiektuan parte hartzen duten Lanbide Heziketako ikastetxeetan erabilgarri dauden eta erabiltzen diren tresna digitalak identifikatzean datza, zehazki, balio-kateko sail ezberdinei lotutako heziketa zikloetan.

Txekiar Errepublikan egingo dugun hurrengo bileran gure lana komunean jarriko dugu, proiektuaren hurrengo urratsekin jarraitzeko. HETELen webgune eta gure sare sozialen bidez informazioa emango dizuegu!

Erasmus Intent FP

HetelBlog

Blogger

 

HETEL topaketa 2021

HETELek bere 27 ikastetxeetako 700 irakasle baino gehiago bildu ditu...Leer mas...
-------------- 

ETHAZI Metodologiarea arrakastaz ezarri dugu empresetan

HETELek, Ikasturte honetan, Gipuzkoako Foru Aldundiko Ekonomia Sustapeneko, Turismoko eta Landa inguruneko...Leer mas...