noticias eu

SIMPLY INCLUDED proiektua 2019ko abenduaren 1ean jarriko da abian. Europako Batzordearen Erasmus+ programaren kofinantzaketa du, eta haren helburuak dira, alde batetik, migratzaileak eta errefuxiatuak gizarteratzea, enpresetan eta LHko sisteman sartuz; eta, bestetik, gizarte aniztasunaren erabilera positiboa bermatzea egitura profesionaletan.

Proiektuak jarraipena emango dio lehengo Erasmus+ SIMPLE (Social Inclusion of migrants through Peer Learning Experience) izenekoari, elkarlaneko ikaskuntzaren gainean sortutako metodologiak eta material pedagogikoak garatzeko. Proiektuaren emaitzen bidez, indarrak eta gaitasunak identifikatzen lagunduko zaie migratzaile eta errefuxiatuei, Europako lan merkatuan sarbidea izan dezaten. Horrela, kolektibo hori hezkuntza eta prestakuntza sisteman txertatuko da eta, aldi berean, bere langabezia tasa murriztu egingo da. Enpresak eta, oro har, gizartea arazo horietaz kontzientziatzea ere lortu nahi du proiektuak. Bi urtean zehar, migratzaileak, LHko irakasleak eta enpresak inplikatuko ditugu proiektuan modu aktiboan, aipatutako materialak garatzeko.

Project partners:

  • KulturLIfe gGmbH (Alemania)
  • ELAZIG MESLEKI ve TEKNIK ANADOLU LISESI (Turkia)
  • Grm Novo mesto – center biotehnike in turizma (Eslovenia)
  • HETEL-Heziketa Teknikoko Elkartea (Euskadi)
  • MOBILIZING EXPERTISE AB (Suedia)
  • InterCultural Ísland (Islandia)

Informazio gehiago: https://kultur-life.de/projekte/simply-included/

Simply included erasmus

 

 

Further information: https://kultur-life.de/projekte/simply-included/

HetelBlog

Blogger

 

FP de grado básico, una gran oportunidad para continuar en el sistema educativo

HETEL cuenta con más de 2200 alumnos y alumnas matriculados en los Ciclos Básicos,...Leer mas

--------------

HETELek eta Euskaltel Fundazioak telekomunikazioen heziketa zikloko 50 ikasle inguru bildu dituzte fikziozko enpresa baten sare korporatibo bat garatzeko

HETELek eta Euskaltel Fundazioak...Leer mas