noticias eu

Urtean behin, Network of Networks (NoN) sareak bilera egiten du partaideren baten egoitzan, Lanbide Heziketaren arloan sareko kide diren estatu eta herrialdeetan (Finlandian, Herbehereetan, Ipar Irlandan, Eskozian eta Euskadin) lantzen ari garen bide berriei buruzko informazioa partekatzeko, baita eskualdeko/estatuko sareak osatzen dituzten ikastetxeen arteko lankidetza modu berrien inguruan hitz egiteko ere.

Oraingoan, topaketa Newry hirian egin genuen, Ipar Irlandan, urriaren 6tik 9ra bitartean. Aurtengo egitarauaren ardatza nazioartekotze estrategiak izan dira, eta arreta berezia eskaini zaio etxetik nazioartera zabaltzeari. Era berean, aztergai izan da Lanbide Heziketako curriculumak batera diseinatu eta ematea.

Newry hiriko alkatearekin biltzeko aukera ere izan genuen. NoN sareko kideen artean aurrera damatzagun proiektuei (CyVETsecurity eta laster hasiko den KA3 egitasmoari) buruzko informazioa partekatu genuen, eta 2020rako proiektuak eta nazioarteko lankidetza moduak aztertu genituen.

Aurten, HETELen ordezkari izan dira elkarteko nazioarteko proiektuetako arduraduna eta elkartekide diren Jesuitak Indautxu, Zulaibar, Otxarkoaga eta La Salle Berrozpe ikastetxeetako nazioarteko harremanetako arduradunak.

Datorren urtean bilduko da berriro ere NoN, Herbehereetan, hain zuzen, lanbide heziketaren alde lanean jarraitzeko!

Network of networks 2

HetelBlog

Blogger

 

FP de grado básico, una gran oportunidad para continuar en el sistema educativo

HETEL cuenta con más de 2200 alumnos y alumnas matriculados en los Ciclos Básicos,...Leer mas

--------------

HETELek eta Euskaltel Fundazioak telekomunikazioen heziketa zikloko 50 ikasle inguru bildu dituzte fikziozko enpresa baten sare korporatibo bat garatzeko

HETELek eta Euskaltel Fundazioak...Leer mas