noticias eu

Pasadan astean HETEL international Mariborren (Slovenia) izan zen Mobiliteach Erasmus+ proiektuaren 4. bileran, Frantziako La Rochelle herrian izango den udako eskola prestatzen.

Aurreko urtean Bolonian (Italia) izan zen udako eskolaren planteamendu bera izango du aurten ere. Frantziako, Italiako, Sloveniako, Alemaniako eta Euskadiko Lanbide Heziketako irakasleak bilduko dira mugikortasunaren alorrean dituzten esperientziak partekatzeko. Hala nola, ikasleak nola prestatzen dituzten kulturaniztasunaren eta profesionaltasunaren aldetik, atzerrian daudenean zer nolako laguntza ematen dieten, nola egiten duten ikasleen jarraipena mugikortasuna kudeatzen duten enpresekin lankidetzan edo nola kudeatzen diren mugikortasun bekak  administrazioa, difusioa eta jasangarritasunaren aldetik.

La Rochelleko uda eskola uztailaren 8tik 12ra izango da eta HETELeko 2 irakasleren partaidetza aurreikusita dago. Laster programa osoa eskuragarri izango da www.mobiliteach.net webgunean.

 

Mobiliteach apirila

HetelBlog

Blogger

 

FP de grado básico, una gran oportunidad para continuar en el sistema educativo

HETEL cuenta con más de 2200 alumnos y alumnas matriculados en los Ciclos Básicos,...Leer mas

--------------

HETELek eta Euskaltel Fundazioak telekomunikazioen heziketa zikloko 50 ikasle inguru bildu dituzte fikziozko enpresa baten sare korporatibo bat garatzeko

HETELek eta Euskaltel Fundazioak...Leer mas