noticias eu

Gaur Politeknika ikastegia Txorierri, Deustoko Salestarretan eta Somorrostro ikastetxean emango den “Ekoizpen-bitartekoen kudeaketa automatizazio altuko industrian” espezializazio ikastaroaren bigarren edizioa hasi berri da. Hurrengo 5 hilabeteetan ikasleek Lanbide Heziketa Duala egingo duten enpresetan izango dira. Irailetik aurrera, robotika arloko prestakuntza espezializatua jasoko dute erronken bidezko metodologia aktibo eta kolaboratiboa erabiliz, enpresako egonaldiarekin batera. Lanbide Heziketako ikastetxeetako irakasle taldearekin batera enpresetako adituak parte hartu dute erronka hauen definizioan.

Lanbide Heziketako 6 ikastetxetatik (Txorierri, Maristak Durango, Somorrostro, Salesianos Deusto, Lea Artibai eta Egibide)) datozen 14 ikasle hauek beraien prestakuntza prozesua ondoko enpresa ezberdin hauetan jarraitzen dute: Accenture, inser Robótica, Estampaciones Rubi, Ingemat eta Mubea Inauxa.

Prestakuntza hau Lanbide Heziketako Sailburuordetzaren eta parte hartzen duten enpresen finantzazioa jasotzen du.

Zorte on guztioi! Abantean!

espezializazioa robotika

HetelBlog

Blogger

 

HETEL topaketa 2021

HETELek bere 27 ikastetxeetako 700 irakasle baino gehiago bildu ditu...Leer mas...
-------------- 

ETHAZI Metodologiarea arrakastaz ezarri dugu empresetan

HETELek, Ikasturte honetan, Gipuzkoako Foru Aldundiko Ekonomia Sustapeneko, Turismoko eta Landa inguruneko...Leer mas...