noticias eu

Ekintzailetza hitza enpresa bat sortzea erabakitzen duen pertsona batekin lotzen dugu, baina hitz horren esanahia askoz zabalagoa da gaur egun. Industria 4.0 testuinguruan, ekintzaile bat gaitasun sorta bat duen pertsona bat izango litzateke, hauek enpresa bat sortzeari aplikatuko ez balira ere.

HETELek parte hartzen duen “Entrepreneurs Anonimous” Erasmus+ proiektuan gaitasun sorta hori honela identifikatu da: produktibitatea, moldagarritasuna eta sormena, EQF gaitasunetan lan egiten egon den lan talde batek deskribatukoari jarraituz. Proiektua Eskoziako Colleges Partnership-ek koordinatzen du.

Proiektu honetako helburu garrantzitsuena ekintzailetasunari lotutako gaitasun hauek Lanbide Heziketako edozein programetan lantzea litzateke, 4.0 langile guztientzat ezinbestekoak baitira. Glasgowen izandako proiektuaren lehenengo bileran helburu honi heltzeko lehen urratsak eman ditugu eta ondorengo hilabeteetan ikastetxeetan erabilgarriak izan daitezkeen emaitza interesgarriak izatea espero dugu.

Hetel1

HetelBlog

Blogger

 

FP de grado básico, una gran oportunidad para continuar en el sistema educativo

HETEL cuenta con más de 2200 alumnos y alumnas matriculados en los Ciclos Básicos,...Leer mas

--------------

HETELek eta Euskaltel Fundazioak telekomunikazioen heziketa zikloko 50 ikasle inguru bildu dituzte fikziozko enpresa baten sare korporatibo bat garatzeko

HETELek eta Euskaltel Fundazioak...Leer mas