noticias eu

EURspace proiektuak, Europako Lanbide Heziketa sistemen artean ikasketa emaitzen konparaketa eta ECVET kredituen ezarpena egiteko metodologia garatzea du helburu.

Bi urtetan zehar, herrialde ezberdinetako 3 – 4 EQF mailako Sukaldaritza kurrikulumetan lan egin dugu: Portugal, Lituania, Espainia, Turkia, Errumania eta Frantzia. Herrialde bakoitzeko ikasketa emaitzak identifikatu ditugu eta matrize bat sortu dugu komunean ditugunak antzemateko.

Aste honetan, Portugalen, aurrera pausu bat eman dugu baliokidetasun matrizeak prestatu ondoren, eta, Sukalde arloko LH programen ikaskuntza unitateei, ECVET kredituak ezarri dizkiegu, Europar Parlamentuaren eta ECVET lantaldeen gomendioak jarraituz.

Europar Lanbide Heziketaren marko komun bat lortzea zaila da, baina lehenengo pausuak ematen gabiltza.

Laster proiektuaren webgunean erabilitako metodologia eskuragarri izango duzue. Ez ezazue galdu!

www.eurspace.eu

EURSPACE IMG 20180420 102327

HetelBlog

Blogger

 

FP de grado básico, una gran oportunidad para continuar en el sistema educativo

HETEL cuenta con más de 2200 alumnos y alumnas matriculados en los Ciclos Básicos,...Leer mas

--------------

HETELek eta Euskaltel Fundazioak telekomunikazioen heziketa zikloko 50 ikasle inguru bildu dituzte fikziozko enpresa baten sare korporatibo bat garatzeko

HETELek eta Euskaltel Fundazioak...Leer mas