noticias eu

HETELen ezagutza partekatzearen garrantziaz jabetuta, proiektu teknologikoen azokaren laugarren edizioa antolatu dugu. Ekimen hau beTEKu - berrikuntza teknologikoaren kudeaketa taldetik bideratuta dago.

Edizio honetan 7 ikastetxek (La Salle Berrozpe, Goierri eskola, MGEP, Egibide, Txorierri politeknika ikastegia, UGLE eta Maristak Durango) fabrikazio mekanikoa, elektrizitatea eta elektronika, informatika, robotika eta metodologia arloetako 19 berrikuntza proiektu aurkeztu dituzte (adibidez: mekanizazio birtuala, flipped classroom, Kolobot robot kolaboratiboa edo Cibersegurtasuna proiektuak).

HETEL proiektuen azoka ikastetxeen arteko ezagutza eta, aldi berean, hauen arteko lankidetza eta elkartrukea sustatzeko antolatzen da. Helburu honekin, azokaren bigarren partean hainbat alorretako proiektu ideiak landu dira ikastetxeen artean.

Ekitaldian 32 pertsona izan dira eta balorazioa oso positiboa izan da.

proiektuen azoka zuz

HetelBlog

Blogger

 

Maiatzak 9tik 17ra bitartean Lanbide Heziketan izena eman dezakezu

Aurten HETElen 3 ikastetxe berri ditugu. 30 ikastetxe haue prestakuntza eskaintza eguneratu dugu...Leer mas...
-------------- 

Del 9 al 27 de mayo está abierto el plazo de pre(matrícula) en Formación profesional

En HETEL este curso contamos con 3 nuevos centros. Podéis consultar la oferta formativa de los 30 centros...Leer mas...