noticias eu

BBK eta Vital Fundazioei esker ikasturte honetan, HETELeko ikasle eta irakasle talde batek Diseinua Internatinal nazioarteko proiektuan parte hartuko du, e-motive metodologia jarraituz.

Aste honetan Holandako ROC Da Vinci eskolako Martin Borsje gurekin izan dugu. Parte hartuko duten ikastetxe guztietan izan da instalazioak ikusten eta bertako irakasleekin bildu da.

Bisita honen helburua, proiektua abian jarri ahal izateko, Euskadiko eta Holandako ikasleek elkarlanean ebatzi behar duten erronka zehaztea eta diseinatzea izan da. Urtarrilean Holandako ikasleak Bizkaia eta Arabara etorriko dira herrialde ezberdinetako lantaldeak egiteko. Momentu horretan, taldekideak elkar ezagutzeaz gain, ebatzi behar duten erronka aurkeztuko zaie. Bi hilabetetan zehar, ikasle hauek elkarlanean arituko dira herrialde ezberdinetako kidez osatutako lantaldeetan. Lan egin ahal izateko, teknologia ezberdinak erabiliko dituzte (e-maila, skype, etabar).

Proiektu honetan arituko diren ikasleak, elkarlanean ikasteaz gain, klabeak diren bestelako gaitasun batzuk ere landuko dituzte, hala nola, ingelesa, kutura ezberdinetako taldeetan aritzea, autonomia edo autogestioa. Abantean! 

 

IMG 20171121 103852 copia

HetelBlog

Blogger

 

FP de grado básico, una gran oportunidad para continuar en el sistema educativo

HETEL cuenta con más de 2200 alumnos y alumnas matriculados en los Ciclos Básicos,...Leer mas

--------------

HETELek eta Euskaltel Fundazioak telekomunikazioen heziketa zikloko 50 ikasle inguru bildu dituzte fikziozko enpresa baten sare korporatibo bat garatzeko

HETELek eta Euskaltel Fundazioak...Leer mas