noticias eu

   Otsailaren amaieran HETELeko kideek Eskoziara bidaia egin dute West of Scotland Colleges´ Partnership (WoSCoP) erakundeak gonbidatuta. Bertan, hiru ikastetxe bisitatu dituzte (Glasgow Clyde College, New College Lanarkshire eta City of Glasgow College) eta WoSCopen ordezkariekin bilerak egin dituzte hainbat esparrutan esperientziak partekatzeko: besteak beste, LHko ikastetxeen kudeaketa Eskozian, diru iturriak, enpresekin dituzten harremanak eta bazkideei eskaintzen dizkieten zerbitzuak.

   Bide batez, skype bidez Europako beste ikastetxe batzuekin –Jyväskylä Educational Consortium (FI), Southern Regional College (EI),  South West College (EI) eta  Association HVC (SI)–harremanetan jartzeko aprobetxatu dugu, eta Europako LHko ikastetxeen kudeaketari buruzko informazioa biltzeko. Bidaia honi esker, ohartu gara Europako LHko ikastetxe publikoen eredua eta HETEL ikastetxeena oso antzekoak direla... Abantean!

   Eskerrik asko gurekin partekatzeagatik! Espero dugu gure arteko elkarlana sendotzen jarraitu ahal izatea.

 

 

 

HetelBlog

Blogger

 

FP de grado básico, una gran oportunidad para continuar en el sistema educativo

HETEL cuenta con más de 2200 alumnos y alumnas matriculados en los Ciclos Básicos,...Leer mas

--------------

HETELek eta Euskaltel Fundazioak telekomunikazioen heziketa zikloko 50 ikasle inguru bildu dituzte fikziozko enpresa baten sare korporatibo bat garatzeko

HETELek eta Euskaltel Fundazioak...Leer mas