noticias eu

   HETELek lehiaketa bat egin du elkarteak buru duen LAIT europar proiektuaren logoa diseinatzeko. Teknikerren IK4ren eskutik, Erasmus+ programak finantzaturiko LAIT 4.0. proiektuaren bidez, HETELeko ikastetxeetako 7 irakaslek, Dundee and Angus College-eko (Eskoziako) 4 irakaslek, APRO Formazione-ko (Italiako) 4 irakaslek, SRC Kauno-ko (Lituaniako) 4 irakaslek eta ROC Da Vinci-ko (Holandako) 2 irakaslek beren ezagutza teknologikoak eguneratuko dituzte, enpresa txikiei eta ikasleei industria 4.0. delakoaren egokitze-prozesuan laguntzeko gai izateko.

   Lehenik eta behin, gure ikastetxeen parte hartzea eskertu nahi dugu eta jasotako proposamenen kalitate handia azpimarratu. Mila esker lehiaketa honetan parte hartzearren!

   Honetaz gain, Politeknika ikastegia Txorierri  ikastetxeko Igor Melgosa zoriondu nahi dugu lehiaketaren irabazlea izan delako. Zorionak!

 

HetelBlog

Blogger

 

FP de grado básico, una gran oportunidad para continuar en el sistema educativo

HETEL cuenta con más de 2200 alumnos y alumnas matriculados en los Ciclos Básicos,...Leer mas

--------------

HETELek eta Euskaltel Fundazioak telekomunikazioen heziketa zikloko 50 ikasle inguru bildu dituzte fikziozko enpresa baten sare korporatibo bat garatzeko

HETELek eta Euskaltel Fundazioak...Leer mas