Ikasturte berria indartsu hasi da nazioarteko esparruan. Izan ere, Aitor Ruiz lankide berria gurekin dugu, Tamara Rodriguezekin eskuz esku, arlo horretako erronka guztiei aurre egiteko.


Honetaz gain, gure ikasleetatik 6k datorren astean hasiko dituzte praktikak atzerrian, Italian.

Nazioarteko proiektuak ere oporren ondoren bueltan dira. Build@Home, DigiSchool, e-VET4AI eta DualEco proiektuen bilerak izan ditugu, etxetik nazioartekotzeari, irakaskuntzako gaitasun digitalei, Adimen artifiziala Lanbide Heziketan eta enpresarekiko lankidetzari buruzko lanari berriro ekiteko, hurrenez hurren. Datorren astean, nazioarteko lehen bisita Oteitza Lizeo Politeknikoan, non e-VET4AIko gure bazkideei harrera egingo diegun.


HETELen nazioartekotzeak bidaiari ekin dio berriro, jarrai iezaguzue arrastoa webean eta sareetan!

HETELinternational