noticias eu

HETELek proiektu pilotua zabaldu du gaur Gipuzkoako enpresen artean saio telematiko batean, erabilitako metodologia azalduz. Ikasturtean zehar, HETELek abian jarri du proiektu hau, eta Gipuzkoako 8 enpresak hartu dute parte (Matia Fundazioa, Mendiaraiz, Loatzo, Keyway, Fagor Automation, Ikaslan Fundazioa, BST rods eta Gestsat). Bertan, arrakastaz ezarri da euskal Lanbide Heziketan erabiltzen den metodologia, erronken ebazpenean oinarritua, Lanbide Heziketako ikasleen talentua balioan jartzea ahalbidetu duena. Proiektuak Gipuzkoako Foru Aldundiko Ekonomia Sustapen, Turismo eta Landa Inguruneko Departamentuaren laguntza izan du.

Jardunaldiaren egitaraua honako hau izan da:

- Irekiera: Julen Elgeta, HETELeko presidentea

- Erabilitako metodologiaren azalpena: Manu Agirre, La Salle Berrozpe

- LH Dualeko Sistemaren aukerak, Osane Lizarralde, MGEP

- Esperientzia eta garatutako erronkak parte hartu duten hiru enpresatan: Mendiaraiz, Gestsat eta Fagor

- Proiektuaren ondorio nabarmenak, Julen Elgeta

- Itxiera: Joseba Amondarain, Gipuzkoako Foru Aldundia

Proiektuaren helburua euskal LHko ikastetxeetan erabiltzen den metodologia enpresetara hurbiltzea izan da, berrikuntza-prozesuetan lagungarri izan daitekeelakoan. Proiektu pilotuan HETELeko 7 ikastetxeetako (GoierriLa Salle BerrozpeMGEPNazaretOteitza lizeo politeknikoaUGLE eta Salesianos Urnieta) 8 Lanbide Heziketako ikaslek eta 8 enpresak hartu dute parte, eta horietako bakoitzak erakundeen benetako erronka bati erantzun behar izan dio.

HETELek Gipuzkoan gidatutako esperientzia pilotu horri esker, ikasleek, LH dualeko tutoreekin lankidetzan, hainbat proiektu garatu dituzte enpresa horien eguneroko zailtasun jakin batzuei erantzuteko. Esperientzia horren bidez, LHko ikasgeletatik enpresetara eraman da metodologia, enpresen balio-katearen behar jakin batzuk erronketan oinarritutako lankidetza-metodologia baten bidez konpontzeko formula posible gisa.

eTHAZI GIPUZKOA

 

HetelBlog

Blogger

 

Recuperando la movilidad internacional

Tras 2 años de sequía en los cuales la movilidad ha sido virtual,...Leer mas...
-------------- 

2021-2022 ikasturtean Diseinua

Fabrikazio proiektuen XV edizioa burutu da. Abantean! ...Leer mas...