Eusko Jaurlaritzak, SPRI - Enpresen Garapen Euskal Agentziak eta Basque Trade & Investment agentziak atzerrian praktikak egiteko "Global Training" izeneko beka-programa jarri dute martxan. Programa horren bidez, Euskadiko gazteak atzerrira irtetea ahalbidetzen da.

HETEL – Heziketa Teknikoko Elkarteak, ConfebaskekTxorierri politeknika ikastegia eta Adegik, 80 Global Training beka kudeatuko dituzte aurten, Goi mailako Lanbide Heziketako eta Unibertsitateko tituludunei zuzenduak. Beken iraupena 6 hilabetekoa izango da eta dotazio ekonomikoa 1.530€-koa izango da hilabetero (beka gordina). Aukeratutako bekadunak azarotik aurrera joango dira Alemania, Austria, Belgika, Txile, Hego Korea, Danimarka, ABE, Finlandia, Frantzia, Grezia, Herbehereak, Indonesia, Italia, Malta, Moroko, Mexiko, Peru, Portugal, Erresuma Batua, Txekiar Errepublika, Dominikar Errepublika, Tailandia…edo bestelako herrialdeetara

Global Training beketan izena emateko epea ekainak 15tik uztailak 18ra arte irekita egongo da. Izena emateko esteka: http://www.global-go.net

Aurreko urteetako Global Training bekadun batzuk beraien esperientzien berri ematen dute bideo honetan: https://youtu.be/Qfcamh-XpBQ

Global Training 2022 EU