noticias eu

Aurreko astean, HETELeko hiru ikastetxetako irakasleak, Sopuertako San Viator, Donostiako Nazaret Fundazioa eta Zeanuriko Zulaibar lanbide ikastegia, Holandako ikastetxe ezberdinak ikustera joan ziren.

Astelehenean Zwolle-ko Deltion College ikastetxea bisitatzen izan ziren. Bertan Jolandak dinamika ezberdinen bidez, teknologiak pertsonen arretan duten eraginari buruz pentsarazi ziren. Bide batez, ikastetxe ikusgarriaren bisitaldiaren gidari lana ere egin zuen.

Asteartean Ingerekin, ROCvAF MBO College Zuid ikastetxean izan ziren Finlandiako beste bi ikastetxekin batera, denon esperientziak elkarbanatzen. Arratsaldean ikasleek enpresatara joan aurretik praktikak egiten dituzten gune bat bisitatu ahal izan zuten.

Asteazkenean, ROCvAF College Amstelland ikastetxeam, ikasketa proiektu ezberdinak ezagutu genituen bai Holandakoak eta baita Finlandiakoak ere. Tartean San Viatorreko Patriziak ere beraien proiektua aurkeztu ahal izan zuen.

Bidaia oso aberasgarria eta emankorra izan zen eta etorkizunean bertatik sortutako proiektuak aurrera eramatea espero dugu. Abantean!

Holanda

 

HetelBlog

Blogger

 

Compartiendo ideas para fortalecer el programa TKGUNE

En HETEL queremos colaborar a impulsar y fortalecer el programa TKgune durante este curso 2022-2023...Leer mas...

--------------

HETELen 30 ikastetxeek konpromiso bat sinatu dute beraien estrategian GJHak bultzatzeko

HETELeko zuzendariek akordio bat sinatuz 2030 agendaren lehentasunen euskal programan...Leer mas...