noticias eu

HETELek, Holandako, Ipar Irlandako, Finlandiako eta Eskoziako Lanbide Heziketako ikastetxeen sareekin batera, "Onderwijsgroep Tilburg" Herbehereetako zentroak gidatutako "VET Network of networks" erasmus+ KA03 proiektuan parte hartzen du. Proiektu honen helburua gure ikastetxeetan Lanbide Heziketaren kalitatea hobetzea da, nazioartekotze-estrategia definituz eta Europako lankidetza-sarea sendotuz. Jarduera horiei esker, halaber, HETELen nazioarteko estrategia indartu ahal izango dugu, gure prestakuntza-eskaintzaren kalitatea hobetzeko.

Joan den astean Arnhem herrian (Herbehereak) izan zen egitasmo handinahi horren lehen bilera. Bilera horretan proiektuaren oinarriak finkatu eta jarduerak egituratu dira. Abantean!

KA03 erasmusplus 1