noticias eu

HETEL, Erasmus+ CyVETsecurity izeneko europar proiektua zuzentzen ari da. Euskal Herriko ikastetxeek ez ezik, Ipar Irlandakoek, Eskoziakoek, Holandakoek, Finlandiakoek eta Estoniakoek ere hartzen dute parte proiektuan. Erasmus+ programak kofinantzatuta eta HETELek koordinatuta dago. Proiektuaren helburua Europa seguruagoa lortzen laguntzea da, zibersegurtasuna Lanbide Heziketako prestakuntza ziklo guztietako zeharkako gaitasun gisa txertatuz, ikasleen gaitasun digitaletako bat izan dadin.

Urriaren 30etik azaroaren 19ra HETELek proiektuaren lehen esperientzia pilotuak egin ditu bere ikastetxe batean, Gasteizko Egibiden, hain zuzen ere goi mailako “Automatzizazioa eta Robotika industriala”, “mekatronika” eta “Plataforma anitzeko aplikazioen garapena” prestakuntza zikoetan eta erdi mailako “Sistema mikroinformatikoak eta sareak” prestakuntza zikloan. Esperientzia pilotu hauetan, 4 irakaslek (neska 1) eta 71 ikaslek (6 neska) esperimentatu dute gaitasun hauek eskuratzeko garatu diren materialekin. Lehen erronka hauxe izan da: sarera konektatutako gailuen (tableten, mugikorren...) arrisku fisiko eta digitalak ezagutzea, gure bankuko kontuak edo posta elektronikoa kudeatzeko eta Interneten nabigatzeko erabiltzen ditugunean, eta, era berean, gailu horien bidez ematen edo partekatzen dugun informazioa babestuta dagoela eta segurua (edo ahalik eta seguruena) dela bermatzeko neurriak zehaztea. Laster Zarautzeko Oteitza Lizeo Politeknikoa ikastetxeko batxilergo eta erdi mailako heziketa zikloetako irakasle eta ikasleek erabiliko dituzte material hauek beraien gelatan. Froga hauetako informazioa jaso ondoren, beharrezkoa balitz, materialak eguneratuko lirateke.

Erronka hori zein garatzeko fasean dauden beste batzuk eskuragarri daude CyVETsecurity proiektuaren webgunean (http://www.cyvetsecurity.eu/intellectual-outputs/).

Cyvetsecurity Erasmus FP