noticias eu

Gaur egun, gero eta maiztasun handiagorekin, informazioak, salerosketak, heziketa edo giza harremanak ingurune digitalean gertatzen dira. Zenbat eta baliabide digitalak gehiago erabili informazio bilaketa eta trukean, beharrezkoagoa da dakartzaten arriskuak ezagutzea eta ulertzea, hala nola, desiratzen ez ditugun ondorioetatik babestea ere.

Erasmus+ programak diruz babestutako eta HETELek koordinatutako CiVETsecurity proiektuaren helburua, izan ere, mundu digitalaren arriskuen eta datu edo informazioa babesteko beharraren gaineko kontzientziazioa da. Horretarako, alor guztietako Lanbide Heziketako irakasleentzat materialak sortuko dira. Adituen laguntzarekin sortutako material hauei esker, Lanbide Heziketako irakasleen ezagutza eta gaitasunak handitzea lortuko da, baita hauen ikasleena ere.

Helburu hau kontuan izanda, zibersegurtasunarekin loturiko eta 4 profil motari egokitutako heziketa unitateak identifikatzeko tresna sortu da. 4 profil hauetako bakoitzerako heziketa unitateak definitu dira (1 profil ez teknikoa eta zibersegurtasun gaitasun basikoak behar dituena, 2 profil teknikoa eta zibersegurtasun gaitasun basikoak behar dituena, 3 profil ez teknikoa eta zibersegurtasun gaitasun handiak behar dituena eta 4 profil teknikoa zibersegurtasun gaitasun handiak behar dituena -IT profilak batez ere-). Momentu honetan heziketa unitate hauek lantzeko materialak garatzen ari gara.

Proiektuaren web orrialdean materialak topatuko dituzu, irakasleak eta hauen ikasleak hezitzeko eta mundu digital seguruago bat lortzen laguntzeko. Bisita gaitzazu!

http://www.cyvetsecurity.eu/intellectual-outputs/

civetsecurity Erasmusplus_formacion_profesional