noticias eu

Aste honetan HETEL international Pescaran (Italia) izan du bilera EIDE Erasmus+ proiektuko kideekin. Proiektu honen helburua Lanbide Heziketako ikasleen ekintzailetza prestakuntza indartzea da, ikaslearen adimen emozionala eta gaitasun digitalak garatuz.

Bilera honek bazkideak garatutako edukiak izan zituen hizpide. Material hauekin lanbide heziketako ikasleei zuzendutako online ikastaro bat osatuko da eta irakasle eta ikasleak ikastaro hori erabiltzeko manuala garatuko da, ikasgelan erabiltzeko bestelako ariketa batzuekin batera.

Online ikastaroa irailean eskuragarri egongo da proiektuaren web gunean: http://www.eideproject.eu/

EIDE