noticias eu

Pasadan astean SIMPLE proiektuko taldekideak Turkiako Elazig hirian bildu ginen, proiektuko herrialde ezberdinen artean (Alemania, Euskadi, Turkia, Suedia eta Eslovenia) etorkinen harrerari, laguntzari eta integrazioari loturiko praktika egokiak partekatzeko.

Honetaz gain, Elazig hiriko Lanbide Heziketako ikastetxe bat bisitatu genuen eta Afganistan eta Irakeko bi ikasle ezagutu genituen. Ikasle bi hauek beraien istorioak gurekin partekatu zituzten. Ondoren, Elazig hiriko Hezkuntza Sailako kideek, agintariek etorkinen harreran nola laguntzen duten azaldu ziguten, pertsona hauek ongi etorriak eta Turkiako gizarteko kide sentitu daitezen.

Bilera honetan, proiektuan orain arte ikasitakoa hizpide izan genuen, eta batera egin ditzakegun ondorengo urratsen gaineko gogoeta ere egin genuen, orain arte SIMPLE proiektuari esker ikasitakoaz baliatuz.

simple