noticias eu

HETELen ezagutza partekatzearen garrantziaz jabetuta, proiektuen azokaren seigarren edizioa antolatu dugu. Ekimen hau beTEKu - berrikuntza teknologikoaren kudeaketa taldetik bideratuta dago.

Edizio honetan Lanbide Heziketako 7 ikastetxek (La Salle Berrozpe, Txorierri politeknika ikastegia, Egibide, Zulaibar, Goierri eskola, Lea Artibai ikastetxea eta San Viator) eta HETELek zeharkako, fabrikazio mekanikoko, elektrizitatea eta elektronikako, automatizazioko eta automozioko 13 berrikuntza proiektu aurkeztu dituzte (adibidez: coaching eskolan, Inmoov-FPGA, fabrikazio gehigarria edo cyvetsecurity proiektuak). Honetaz gain, 2 ikastetxek, Nazaret eta Txorierrik, beraien esperientziak partekatu dituzte ingelesaren erabilera heziketa zikloetan gaiari loturikoak.

HETEL proiektuen azoka Lanbide Heziketako ikastetxeen arteko ezagutza eta, aldi berean, hauen arteko lankidetza eta elkartrukea sustatzeko antolatzen da.

Ekitaldian 35 pertsona inguru izan dira eta balorazioa oso positiboa izan da.

Proiektuen azoka instagram