noticias eu

HETELek lehiaketa bat egin du CyVETsecurity europar proiektuaren logoa diseinatzeko. HETELek koordinatzen duen Zibersegurtasun arloko proiektu honek Ipar Irlandako, Eskoziako, Herbehereetako, Euskadiko, Estoniako eta Finlandiako erakundeak biltzen ditu. Proiektuaren helburua profil profesional guztietan digitalizazioaren arriskuen gaineko kontzientzia hartzea eta datuak babestearen garrantziaz jabetzea da, garatuko diren ikas materialen bidez.

Lehenik eta behin, gure Lanbide Heziketako ikastetxeen parte hartzea eskertu nahi dugu eta jasotako proposamenen kalitate handia azpimarratu. Mila esker lehiaketa honetan parte hartzearren!

Honetaz gain, Andoaingo La Salle Berrozpe ikastetxeko Aitor Muriel zoriondu nahi dugu lehiaketaren irabazlea izan delako. Zorionak!

JonI