noticias eu

HETELek beste ikastetxe elkartekide bat izango du 2019-2020 ikasturtean: Sopeña (Bilbo). Ikastetxe berriak bost heziketa ziklo ditu, eta turismoari lotutako zikloen sorta ekarriko du HETELera. Bestalde, beste hiru ikastetxe lagun izango ditu HETELek: Mariaren Lagundia (Bergara), Santa Maria Artagan (Bilbo) eta Xabier Ikastetxea (Portugalete). Lanbide Heziketako ikastetxe hauek kontuan hartuta, HETELek 25 ikastetxe elkartekide izango ditu, gehi 5 ikastetxe lagun. Guztien artean 36 lanbide arlo eskaintzen dituzte, eta Lanbide Heziketako 10.000 ikasle ari dira horietan ikasten.

IKASTETXE BERRIAK

 

Eusko Jaurlaritzako Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Sailak, Basque Trade & Investment agentziaren bitartez, atzerrian praktikak egiteko "Global Training" izeneko beka-programa jarri du martxan. Programa horren bidez, Euskadiko gazteak atzerrira irtetea ahalbidetzen da.

HETEL – Heziketa Teknikoko Elkarteak, ConfebaskekTxorierri politeknika ikastegia eta Adegik, 60 Global Training beka kudeatuko dituzte aurten, Goi mailako Lanbide Heziketako eta Unibertsitateko tituludunei zuzenduak. Beken iraupena 6 hilabetekoa izango da eta dotazio ekonomikoa 1.400€-koa izango da hilabetero. Aukeratutako bekadunak azaroan joango dira Alemania, Belgika, Brasil, Txile, ABE, Frantzia, Grezia, Herbehereak, Hungaria, India, Indonesia, Irlanda, Israel, Mexiko, Panama, Polonia, Erresuma Batua, Txekiar Errepublika, Errumania, Hego Amerika eta Sri Lanka…edo bestelako herrialdeetara

Global Training beketan izena emateko epea uztailak 15etik irailak 13ra arte irekita egongo da (goizeko 12:00ak arte!) … Eman orain zure izena!

Informazio gehiago: http://www.global-go.net

Aurreko urteko Global Training bekadun batzuk beraien esperientzien berri ematen dute bideo honetan: https://youtu.be/Qfcamh-XpBQ

Captura Global Training

 

Mobiliteach Summer School Erasmus+ proiektuak Lanbide Heziketako mugikortasunari buruzko uda eskola sortzea du helburutzat, gai honi dagozkion arlo ezberdinak lantzeko: kultura aniztasuna, kudeaketa administratiboa, antolaketa eta lantokiko prestakuntza atzerrian.

Proiektu honen lehenengo urtean zehar Italia, Belgika, Eslovenia, Alemania, Portugal eta Euskadiko bazkideek, 2018ko ekaineko 25etik 29ra Bolonian (Italia) izan zen lehenengo Mobiliteach Summer School uda eskolako programa eta honi egokitutako materialak garatzeko lan egin genuen.

Pasadan urtean jasotako feedbacka kontuan hartuta, uztailean bigarren MobiliTeach uda eskola antolatu dugu La Rochellen (Frantzia).

HETELetik bi irakaslek parte hartu dute bigarren edizio honetan: Zulaibarreko Karmelo Usategi eta Egibideko Izaskun Arratibel.

Tamara Rodriguezek, uda eskolako irakasle eta HETELen Nazioarteko proiektuen arduradunak “parte hartzaileen jarrera ona, motibazioa eta ekintza ezberdinetan izandako inplikazioa“ azpimarratu ditu.

Bolonia eta La Rochelleko Mobiliteach Summer School hauen programa, materialak (eta argazki dibertigarri batzuk!) proiektuaren web gunean eskuragarri dituzue: https://mobiliteach.net/

MOBILITEACH

Uztailak 4an HETELek Alfonso X jakintsuaren orden zibilaren Ohore Plaka jaso zuen Isabel Celaá Hezkuntza Ministroaren eskutik.

Hezkuntza eta Lanbide Heziketako Ministroak, Isabel Celaak, aitorpen hauen banaketa ekitaldian “hezkuntza gizartearen petrolioa dela eta gizakien garapena, berdintasuna eta garapen ekonomikoa laguintzen dituela” azpimarratu zuen. Isabel Celaák ohore plaka eman dio HETEL elkarteari, Lanbide Heziketa hobetzeko egiten duen lana aitortuz, gazteen lan aukerak hobetzeko eta enpresen beharrei erantzuten duten proiektu berritzaileak abian jarriz.

 

Julen Elgetaren hitzetan “Alfonso X jakintsuaren orden zibilaren aitorpen honek HETELentzat Euskadiko Lanbide Heziketa hobetzeko egindako lanaren onarpena suposatzen du. HETEL hazten dagoen elkartea da, bai ikastetxe kopuruan eta baita lankidetzan, zerbitzuetan, ilusioan eta konpomisoan ere. Estatu mailako aitorpen hau jasotzeak gure gazteen prestakuntza eta enpleguarekin konprometitutako eragile garela bermatzen du eta Lanbide Heziketako erreferente moduan kokatzen gaitu”.

Honen hitzetan “HETEL osatzen dugun pertsonak, lan ildo berriak, berrikuntza eta gure ikastetxe eta gazteentzako zerbitzu berriak bilatzen eta sortzen jarraituko dugu”.

Azkenik, Hezkuntza eta Lanbide Heziketako ministroari sari hau ematea eskertzen dio, gure lanari emandako bultzada goraipatuz.

Premio FP alfonso x sabio