Kalitatezko LH Duala lortzeko irakasle eta tutoreen prestakuntza definitzeko bilera Berlinen

   HETEL Berlinen da egun hauetan, IMPROSK proiektuko kideekin batera, LH Dualean parte hartzen duten enpresetako tutoreen eta irakasleen prestakuntza beharrei buruz eztabaidatzeko. Izan ere, pertsona hauek enpresaren eremuan Lanbide Heziketako ikasleak prestatzeko ardura baitaukate.

   HETEL ikastetxeetako 5 irakasle Stuttgartera (Alemania) joango dira maiatzean, enpresetako tutoreak jasotzen duten prestakuntza eta Lanbide Heziketako ikasleei zelako formazioa eta jarraipena eskaintzen dieten bertatik ikusi ahal izateko. Bestalde, Alemania, Italia, Errumania eta Turkiako 18 irakasle jasoko ditu HETELek. Irakasle hauek gure LH Dualeko sistema, metodologiak eta prestakuntza prozesuan enpresak nola integratzen ditugun ikustera datoz.

  Honetaz gain, Berlinen automobilgintzako Lanbide Heziketa zentro bat bisitatuko dugu, Alemaniako LH Dualeko enpresetako irakasle adituekin LH Dualeko ikuspegiak eta praktika egokiak partekatzeko.