e-MOTIVE proiektua: emaitzak neurtzeko hirugarren bilera egin ostean lanean dihardugu

   Pasadan astean e-MOTIVE taldea Bruselan bildu zen. Momentu honetan proiektuaren azken fasean murgilduta gaude eta gure proiektuak izandako emaitza onak eta eragina baloratzen hasi gara:

  • e-MOTIVE matrizean 87 erreferentzia lortu ditugu. Honek suposatzen du 87 herrialdetako Lanbide Heziketa programetako ikasketa-emaitzak ezagutzen ditugula, hau da, ikasleak egiten dakitena eta gai direna, 14 lanbide arlo, 11 Herrialde eta 46 Lanbide Heziketako ikastetxeei dagokiena.
  • e-MOTIVE metodologia ia prest daukagu eta otsailaren erdialdean eskuragarri izango duzue
  • Euskadiko 6 ikasle  eta Italiako 7k batera lan egin dute irakasleek proposatu duten erronka birtual bat gainditzeko: aerosorgailu bat diseinatzea. Emaitzak Euskadin aurkeztuko dituzte datorren astean.
  • Egiten ari garen lana interes talde ezberdinen aurrean aurkeztu da (LH ikastetxeak, Euskaltel eta bestelako enpresak,…) eta e-MOTIVE metodologia beste arlo batzuetan (IKT, osasungintza…), beste herrialdeetako ikastetxe berriekin (Italia, España eta Danimarka) nola landu daitekeen prestatzen hasiak gara

Ondorengo pausuak:

  • Proiektuan lanean dauden Italiako ikasle eta irakasleak Euskadira datoz datorren astean
  • e-MOTIVE manuala idaztea, metodologia hau ezartzeko lagungarriak izan daitezkeen tresna praktikoak gehituz
  • Emaitzen matrizean 200 erreferentzia lortzen saiatzea
  • Ekitaldiak antolatzea Euskadi, Italia eta Belgikan

Jarraitu egizu gure pista!  http://e-motive.vet/