HETEL proiektuen azokaren hirugarren edizioa abantean!

   HETELen ezagutza partekatzearen garrantziaz jabetuta, proiektu teknologikoen azokaren hirugarren edizioa antolatu dugu. Ekimen hau beTEKu taldetik bideratuta dago.

   Edizio honetan fabrikazio mekanikoa, elektrizitatea eta elektronika eta automozio arloetako 15 berrikuntza proiektu aurkeztu dira (adibidez: fabrikazio gehigarria, enbutizioa edo eraginkortasun energetikoari dagokion proiektuak).

   HETEL proiektuen azoka ikastetxeen arteko ezagutza eta, aldi berean, hauen arteko lankidetza eta elkartrukea sustatzeko antolatu dugu. Helburu honekin, azokaren bigarren partean hainbat alorretako proiektu ideiak landu dira ikastetxeen artean.

   Ekitaldian 28 pertsona izan dira eta balorazioa positiboa izan da.